K. Izagirre narratzaile, poeta eta itzultzailea da, baita Susa argitaletxearen bultzagilea eta belaunaldi gazteagoko idazle multzo baten gidaria ere. Euskal lokuzioak (Hordago, 1981) hiztegiaren egilea.
Hitz lauz: Zergatik bai (Kriselu, 1976) eta Gauzetan (Hordago, Ustela saila, 1979), prosa poetikoan idatzia. Liburu honetan fantasia eta majiazko munduak sortzera abiatzen da, hitz lauz, metaforaz baliatuz eta animismo kutsu berezi bat erantsiz.
Eleberriak: Euzkadi merezi zuten (Hordago, 1984), 1936ko gerra hastean herriko jende xeheak burututako ekintza batzuez; Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak (Elkar, 1991); Ez duk erraza, konpai! (Susa, 1995), Kubako egoeraz.
Ipuin liburuak: Zergatik bai (Kriselu, 1977); Mendekuak (Susa, 1987), ipuin gehienek euskal gizarteko gatazka dutela mintzagai.
Poema liburuak: Itsaso ahantzia (Kriselu, 1976); Poemak (Itxaropena, 1981); Oinaze zaharrera (1977); Guardasola ahantzia (Ustela, 1978); Balizko erroten erresuma (Susa, 1989).
Artikuluak argitaratu ditu aldizkarietan (Oh! Euzkadi, Argia). Zinema munduan ere aritu da eta Ke arteko egunak filmearen gidoia idatzi izan du A. Ezeizarekin batera (Elkar, 1990).
Castelao, R. Dieste eta Prevert-en ipuinak, Maiakovskiren poesia etab. itzuli ditu.
Iturria:
Euskal literatura, literatura castellana / erredakzioa, Xabier Altzibar Aretxabaleta (euskal literatura), Gerardo Pavón Espiga (gaztelaniazko literatura); itzulpena eta egoitzapena, Bilbo Zaharra Elkartea; koordinazio orokorra, Jaume Colás Gil. - Barcelona: Biblograf, 1997.